XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nolako begiradak! titikumearenak.
Argiz, jakinduriz, adimenez, maitasunez mamitu eta piztutako begiradak!.
Zubiriren eta pentsalari guztien teoriak mantentzen dituzten begiradak!.
Gizakia gizaki denez gero
Gizaki dela hasieratik titikumea, adimendun dela hasieratik, gizaki den bezala hasieratik artean ibiltzen ikasi ez badu ere, eskuak erabiltzen ikasi ez badu ere:
Nolako dirdiraz gainezkatutako ama-titikumearen arteko harreman sozialak!.
Begitik begira! Argitik argira! Bihotzetik bihotzera.
Adimenetik adimenera:
Dena dago, haurtxoarengan, jokoan: Gorputz-arima, odol-intelligentzia-adimena, titikumea DENA, ekinean, GIZA-EKINEAN!.
Haurra, bera DENAZ baliaturik.
Haurra, bere giza-artekoaz baliaturik.
Haurra, bere AMAZ baliaturik.
Haurra, BERE BABESAZ lagundurik:
Haurra, titikumea, biologia
Haurra, amaren
Ama bere BEGIRADAZ, bere IRRIBARREZ, bere IDEIAZ sortzen duen titikumea:
Ondo DAKI hori amak! (Bertan).
Haurrak BARRE egiten dio amari:
Eta barre hori, begirada hori, hozkada hori, oihu hori, itxuraz lau gozamen besterik ez den hori,
Bihotz barreneraino heltzen dira.
Bihotzak, baina, giza bihotzak ez du mugarik, ez du neurririk.
Itsasoak, galaxiak, neurrigabeak izan arren, giza bihotz barrenean sartuta, bere edozein bazterretan ezkutatuko lirateke.
Barre, begirada, hozkada, oihu horiek, ostera, bihotz barruraino heldu eta
Barre, begirada, hozka, oihu horiek, haurtxoaren ekintza horiek, berak bakarrik mugi eta dardara ditzake giza-erraiak.
Hori
Beste guztia, gizakiaz landa dagoena
Horregatik ulertzen da paradoxa galanta:.